Erroldan alta ematea

  1. 1. Izapidearen informazioa
  2. 2. Izapidearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Izapidearen sinadura
  5. 5. Izapidearen egiaztagiria

Informazioa

Izapide honen bidez udalerriko erroldan alta eska daiteke.
Errolda udalerriko bizilagun guztien bizilekua eta helbidea helburu administratibo guztietarako ziurtatzen dituen erregistroa da. Estatuan bizi den pertsona orok ohiko bizilekua duen udalerriko erroldan inskribatu behar du bere burua. Udalerri bat baino gehiagotan bizi dena urtean denbora gehien egiten duen horretan bakarrik inskribatu beharko da. Norberak eskubidea du Erroldan agertzen diren berari buruzko datuak jakiteko eta, datuak oker daudenean, horien zuzenketa eskatzeko.
Eskaera egiteko baldintzak honako hauek dira:
  • 16 urtetik gora izatea (gazteagoa izatekotan eta ez emantzipatuak, bere legezko ordezkariak egin ahal izango du).
  • Urteko egun gehienetan udalerrian bizitzea.

ADIN NAGUSIKOAK:
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
  1. ALTA ESKARI-ORRIA
  2. Identifikazio-agiria:
    • NAN ORIGINALA.
    • Atzerritarrek: INDARREAN DAGOEN bizileku-txartela edo pasaportea (EBko herritarrek, indarrean dagoen identifikazio-txartela).
  3. Etxebizitzaren okupazio-titulua egiaztatzen duen dokumentua:
    • Jabetza-eskritura edo salerosketa-kontratu pribatua, indarrean dagoen errentamendu-kontratua.
    • Aurreko ezer eduki ezean, erroldatzeko baimena
    a) Etxean beste pertsona batzuk bizi badira eta erroldatuta badaude, horietako adin nagusiko batek emango du erroldatzeko baimena nortasun-agiriaren fotokopia aurkeztuta.
    b) Beste pertsona batzuk erroldatuta ez badaude eta erroldatu nahi dutenetako inor ez bada etxebizitzaren titularra, titularretako batek -adin nagusikoak- titularra dela egiaztatu eta etxean bizi direnak erroldatzeko baimena emango du nortasun-agiriaren fotokopia erantsita.
    c) Establezimendu kolektiboa denean: Alta emateko eskarian arduradunaren izen-abizenak eta sinadura agertu behar dute, baita establezimenduaren zigilua ere, eta zigilurik ez badu, arduradunak dokumentu-bidez egiaztatuko du arduraduna dela. Baimena ere erantsi daiteke.
    ADINGABEAK:
    Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
  4. ALTA ESKAERA-ORRIA TUTOREETAKO BATEK SINATUA.
  5. Identifikazio-agiria:
• 14 urtetik gorakoek, NAN originala.
• 14 urtetik beherakoen Famili Liburu edo jaiotza-agiri originalak.
• Atzerritarrek:
INDARREAN DAGOEN bizileku-txartela edo pasaportea (EBko herritarrek, indarrean dagoen identifikazio-txartela). Adingabeen kasuan, berriz, Famili Liburu edo jaiotza-agiri originalak.

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:


  • Familia-liburua
  • Nortasun-agiria
  • Etxebizitzaren dokumentuak
  • Besteak
  • Errolda-eskaera

Legezko informazioa

• Urtarrilaren 10eko 4/1996 Legea, Toki Araubidearen Oinarriei buruzko 7/1985 Legea aldatzen duena Udal Erroldari dagokionez.
• Toki Araubidearen Oinarriei buruzko apirilaren 2ko 7/1985 Legea.
• Abenduaren 20ko 2612/1996 Errege Dekretua. Toki Erakundeen Biztanleria eta Lurralde Mugaketari buruzko Araudia aldatzen du.
• Toki Erakundeen Biztanleria eta Lurralde Mugaketari buruzko Araudia (uztailaren 11ko 1690/1986 Errege Dekretua).
• 4/2000 Lege Organikoa aldatzen duen azaroaren 20ko 14/2003 Lege Organikoa.
• Herritarrek Zerbitzu Publikoetan Sarbide Elektronikoa izateari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legea.

Oharrak

Izapide hau hainbat kanalen bidez egin daiteke.

www.gamiz-fika.com webgunean bitarteko telematikoak erabiliz bidera dezakezu.

Ergoien auzoan, z/g kokatutako udal bulegoetan ere bidera dezakezu. Bertan dagokion inprimakia bete eta «Dokumentazioa» fitxan eskatzen den dokumentuak aurkeztu beharko dira.

Zalantzarik badaukazu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, deitu Gamiz-fikako Udaleko telefono honetara: 94 615 31 14.

Bideratze elektronikoko sistemari buruzko zalantzarik izatekotan, deitu 900 840 250 doako telefono zenbakira BiscayTIKeko Herritarrentzako Arreta Zentroarekin harremanetan jartzeko.