Ibilbideak

Udalerrian errepide nagusitik aparte dauden hainbat bide eta bidezidor daude. Hegazti eta landare mota asko ikusteko aukera emateaz gain paisaiaz gozatzeko era paregabea ere eskainiko digute.

Gamiz-Fikak interes handiko kultur ondarea du. Garrantzitsuenak baserriak ditugu, eta bat aipatu beharko bagenu Olagortako Errementari baserria aipatuko genuke, XVII. mendean eraiki zenetik ez du-eta ia aldaketarik jasan.