Inguruak

Gamiz-Fika udalerria Plentzia-Mungia eskualdearen hegoaldean dago, eta 15,5 km2-ko azalera hartzen du. Butroi ibaiaren ibarrari dagokion zelai lautik zabaltzen da udalerria , gorantz egiten du hegoalderantz eta Asua ibaiaren ibarretik banatzen duten Berreaga (360m), Urrusti (349m) eta Urkulu (371m)mendietan amaitzen da.


Ugarte

Gamiz-Fika itsasoaren mailatik 55 metrora dago. Zelai nahiko lautik (batez ere, erdialdean) hedatzen da. Iparraldetik Butroi ibaiak zeharkatzen du. Besteak beste, Atxispe eta Telleria errekek Butroi ibaia elikatzen dute.

Landa paisaia lehengo-lehengoan dago, eta edertasun handikoa da.


Errota

Udalerri barruan interes handiko eraikinak ditugu, Fikako San Martin eliza eta kurtzifizioa edota Gamizko San Andres eliza eta Ugarte dorrea, kasurako.

Errotabarri errotak ere merezi du bisita egitea. Errotabarriri buruzko idatzizko lehenengo lekukotza 1795koa da; gaur egun oraindik martxan dago eta bisita gidatuak egiten dira bertatik bertara ikusi ahal izateko.

  • Turismoa Euskadi
  • Euskalmet
  • Nekatur
  • Uribetur

Berriak eta gertakariak