2007ko abenduaren 14an onartu zen TOKI AGENDA 21 prozesuaren esparruan eraikitako jasangarritasunerako Toki Ekintza Plana. Plan horrek biltzen ditu datozen lau urteotan (2008-2012) garatu nahi diren hainbat estrategia, jarduera programa eta ekintza zehatz; horien guztien helburua da Gamiz-Fikan jasangarritasunerako toki garapenerantz urratsak ematea.
TOKI EKINTZA PLANAK 47 ekintza ditu jasota, 24 programatan kokatuta, eta hori guztiori ondorengo estrategia ildo hauetan bilduta:
- Eskualde-ekintza jasangarria
- Ondasun Naturalak
- Kontsumo eta bizimodu arduratsua
- Hirigintza planifikazioa eta diseinua
- Mugikortasuna hobetu eta trafikoa gutxitu
- Osasunerako toki ekintza
- Toki ekonomia bizi era jasangarria
- Berdintasun eta justizia soziala
- Jasangarritasuneranzko udal kudeaketa